
Ignatius Farray Tenerifeko umorista bat da. Duela 20 urte hasi zen stand-up munduan, eta ordutik Espainia osoan barrena jarraitzen du biran.
Askok ezagutzen dugu dagoeneko, David Broncano eta Héctor de Miguelekin batera Cadena Ser-en La vida moderna irratsaioa egin zuelako; Temas de hoy (Planeta) zigiluarekin hiru liburu idatzi dituelako; bere bizitzan oinarritutako El fin de la comedia telesaila protagonizatu zuelako —Emmy sarietarako izendatua—; edo, besterik gabe, Twitterren sartu dituen istiluek argi utzi digutelako zer nolako izaera duen.
2024an, Juan Mayorga dramaturgo eta zuzendariak gidatutako antzerki-sorkuntzako Masterra egin du Carlos III.a Unibertsitatean, eta gaur egun “A vivir” irratsaioko kolaboratzailea da, Carles Francino aurkezlearekin batera.