
2025 LABO GEO: Gorputza eta Ondarea jaialdia abenduaren 12tik 14ra bitartean izango da.
LABO GEOren helburua dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako udalerri txikietara eramatea da. Kaleko proposamen eszenikoek eta bitartekaritza- jarduerek kultura, ondarea eta parte-hartzea uztartzen dituzten jardunaldiak osatzen dituzte. Beraz, hirietako praktika artistiko garaikideak deszentralizatzea da, eta espazio eta publiko berriak sortzea, ingurunearekin eta komunitatearekin bat eginez.
Bigarren edizio hau 2025eko abenduaren 12tik 14ra egingo da. Neguko denboraldian dantza garaikideaz gozatzeko aukera paregabea. Neguko urtaroa une magikoa da landa-inguruneez, bertako ondareaz eta paisaia naturalaz gozatzeko. Larraul eta Alkiza izango dira jaialdia egingo den Gipuzkoako herriak. Familia osoarentzako tailerrak eta dantza ikuskizunak dira neguko asteburu eder baterako kultur eskaintza.
Jarduera garaikide transgresoreetan oinarritzen diren ikuskizunetatik hasi eta gure sustraietan eta tradizioetan oinarritutakoetara arte, askotariko programa bat sortzen da, diziplina anitzekoa eta erritmo handikoa. Programazioak hiru dantza-pieza ditu, hiru dantza konpainietakoak, udalerri bakoitzean. Dantza-tailerrek, udalerri bakoitzean bat, 2 orduko iraupena dute, eta publiko guztiei zuzenduta egongo dira, sarrera librekoak eta herritar guztientzat irekiak. Erakustaldi jardunaldietako ikuskizunetan dauden artistekin lan egiten da, horrela, lotura handiagoa sortzen da sortzaileen eta ikusleen artean.
Egitaraua:
Abenduak 12, 17:00 (Larraun)
Abenduak 13, 12:00 (Larraun)
Abenduak 13, 17:00 (Alkiza)
Abenduak 14, 12:00 (Alkiza)