Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«AIBOFOBIA Live! Sala Tunk»

diciembre 6

Antolakuntzatik adierazten dute:

Abenduaren 6ko larunbatean pistak berriro hartuko du zentzua.
Argi gehiegirik gabe, diskurtsorik gabe.
Soinua, makinak eta musika onaz gozatzeko gogoz dagoen jendea, besterik ez.

Ido Trabucchellik irekiko du gaua warm-up fin batekin, behetik eraikitzen duen horietakoa, giroa prestatu baina erretzen ez duena.
Ondoren Claude Martinez etorriko da, Pagoako urteetan ezaugarritu zuten dotorezia eta erritmoarekin, Hearsoulekin batera —ILUNA eta Spectrum Nights-en arduraduna—, groovea, iluntasuna eta karakterea batzen dituen soinu batekin.
Gauaren erdigunea AIBOFOBIA (LIVE)-rentzat izango da: sintesizadoreak, kutxak eta sekuentziak zuzenean; ordenagailurik gabe, sarerik gabe. Teknoaren eta testura analogikoaren bidai fisiko eta garbia.
Amaitzeko, Juantxi, Txitxarroko legenda, urteetako gau eta pistetan soilik lortu daitekeen instintuarekin. Maila eta presioa uztartzen dituen amaiera, arrastoa uzten duen horietakoa.

GET GROOVE-k ez du ke-salerik egiten.
Besterik gabe, benetako gau bat proposatzen du, aspaldikoen antzera.

Sala Tunk! – Auzolan Kalea 20, Irun
Sarrera: 10 € (koparik gabe)
Ateak irekitzea: 23:00etan

 

Local

Tunk Aretoa
Auzolan, 20
Irun, Gipuzkoa 045 España