Cargando Eventos

« Todos los Eventos

AIMARZ + MIRUA

diciembre 12

AimarZ Zumarragako artista gaztea da, eta oso txikitatik piztu zitzaion musikarekiko zaletasuna. 15 urte besterik ez zituela kaleratu zuen bere lehenengo abestia; ordutik, bere ibilbidea hasi eta MI CORE izeneko lehen EParekin borobildu zuen, hyperpoparen eta beste estilo batzuen mugak esploratzen dituen proposamen ausarta.

Euskal eszena musikaleko promesarik nabarmenenetako bat dela kontsideratua, Aimarzek bere ibilbidea sendotzen jarraitzen du, bai bere lan propioekin, bai bertsio biralekin. EZEZEZAGUNAK eta OZTEGUNA (Malakias eta Hazasekin) kaleratzearekin, “Z garaia” abiatu du; garai hori bere lehen diskoarekin biribilduko da.

 

MIRUA, 2019an sortutako talde gipuzkoar gaztea, apurka-apurka Euskal Herriko musika panoraman sendotuz joan da, «Miruenea» estreinako albuma kaleratzean denon ahotan egon arteMugaz Gaindi edo Salda Badago abestiekin bere etapa berriaren aztarnak ematen hasi zirenetik, fenomenoa hazi baino ez da egin, denbora gutxian eszenako talde autentikoeta interesgarrienetako bat bezala kokatuz.

Disko honekin, hirukoteak haurtzarotik jasotako erreferentzia ugarien bidez sortu duten soinu unibertsoaren ateak parez pare ireki zituzten, eta orain hori guztia eszenatokian islatzen dute zuzeneko formatu batean, Manu Gaigne perkusioetan gehituz. Potentzia eta jarraitzaileak gora doaz kontzertu bakoitzean, eta dagoeneko hankaz gora jarri dituzte Bilbao BBK Live eta Hatortxu Rock bezalako jaialdi enblematikoak eta herri eta hiri askotako jaiak.

Local

Erandioko Liburutegia (Astrabudua)
Josu Murueta Plaza, z/g
Erandio, Bizkaia 902 España