
Antolakuntzatik adiertazten dute:
Aurreko urteetan bezala, Gospel Bilbao abesbatzaren emanaldia dugu. 2012an sortu zen, gospel generoaren balioak eta «espitirua» sustatzeko eta jendeari hurbiltzeko asmoz. 2016tik Alain Gallego da zuzendaria.
Alde batetik, interpretatzen dituzten abestiek izaera apelatiboa eta errebindikatiboa dute, eta, bestetik, itxaropena, poza eta helburua transmititzen dute.
Bidesari irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta askatasunaz gabetutako pertsonek bizi duten bazterkeria-egoerari erantzuteko sortu da, pertsona horiek beren onera ekartzeko eta gizarteratzeko.
Areeta-Erromoko Kartzela Pastoraltzak, ekitaldiaren antolatzaileak, diru-bilketa osoa Bidesari eta bere etxebizitza babestuetara bideratuko dau.
Denok merezi dugulako bigarren aukera bat!!!! Gozatu kontzertuaz eta lagundu.