
Santiago Motorizado Bilboko Kafe Antzokian arituko da otsailaren 11n.
El Mató a un Policía Motorizado talde mitikoaren abeslari eta liderra da, mende berriaren rock alternatibo latinoamerikarraren mugimendu berria gidatu zuen banda argentinarra.
Urte luzez munduan zehar bira egiten, Amerikako eta Europako hainbat herrialdetan diskoak argitaratzen eta Vive Latino, Primavera Sound eta Lollapalooza bezalako nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu ondoren, Santiagok bere bakarkako lehen diskoa aurkezten du: El Retorno. Abesti berriak, abentura berrietarako.