Cargando Eventos

« Todos los Eventos

San Nikolas Jaiak 2025 Orion: egitaraua

diciembre 5 - diciembre 8

Txupinazoaren egunean, abenduaren 5ean, ostirala, etxafuegoa lehertu aurretik eta ondoren, Ondoezik elektrotxaranga ibiliko da kalez kale, Herriko Plazaren inguruan. Eta jarraian, Laprast Erromeria taldearen emanaldia izango da plazan, afaldu aurretik eta ondoren.

Larunbatean, San Nikolas egunean, Punttu Kakotx elektrotxarangaren txanda izango da. 20:00etatik aurrera, Herriko Plaza inguruan ibiliko dira, eta gaueko kontzertuen tartean, lau talde eta musika-jartzaile ariko dira eszenatokian: 

  • Elektronika eta autotunea uztartzen dituzten Ekain Alegrek eta Amaiur Goikoetxeak osatutako Ganibet bikotea.
  • Hyperpopdoinuetatik abiatutako musika egiten duen Aimar ZuriarrainAimarzzZumarragako musikaria.
  • Funka, hip-hopa eta R&B doinuak protagonista dituen Jimena BandeiraDj maKedamusika-jartzailea.
  • Bilboko Kafe Antzokiko musika jartzaile egonkorra den Dj Denz artista.

Igandean, herriko txarangak girotuko du bazkaria eta ondorengo jaia, kalez kale. Eta gauean, beste bost talde edo musikari igoko dira Herriko Plazako oholtzara, 22:00etan hasita: 

  • Rocka oinarri duen arren, musika estilo ezberdinak lantzen dituen Iruñerriko Zinez taldea.
  • Hainbat taldetan aritu diren Borja Anton, Pello Armendariz, Lore Nekane Billelabeitia eta Alex Alonso musikagileen elkarketatik sortu den Marte Lasarte laukotea.
  • Orion aski ezaguna den Bad Sound System reggae talde mitikoa.
  • Eta Dj Troti eta Dj La Fulana musika-jartzaileak.

Abenduaren 8an, astelehenarekin, azkenik, Muxutruk erromeriak itxiko ditu jaiak, 19:30etik aurrera.

 

Detalles

Comienza:
diciembre 5
Finaliza:
diciembre 8
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/12/05/san-nikolas-jaiak-2025-orion-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

UTL – Sainte Ursule gela
Bayonne, 568 Francia