Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Olentzero eta Mari Domingiren 2025eko Kalejira eta harrera

diciembre 23 - diciembre 24

2025-2026ko Gabonetako egitaraua, Bilbon.

Olentzerorekin eta Mari Domingirekin hitzordua Gabon gauaren bezperan izango da, abenduaren 23an, asteartean, 17:30etik aurrera iritsiko baitira, Kalejira magikoarekin, Moyua plazatik Arriaga plazaraino. Galtzagorri Nagusia buru duen Galtzagorri-kuadrilla alaia ere ez da faltako, eta Bizkaiko hiriburura bisita egingo duten beste pertsonaia batzuk ere izango dira.

Lehendabizi, Carlton Hoteletik jendea agurtuko dute eta bukatzeko, Arriaga plazan musika-ikuskizuna egongo da. Gau horretan Antzokian atseden hartu eta indarberritu ondoren, asteazken goizean, hilak 24, haurrei harrera egingo diete. Harrera horretarako, ezinbestekoa izango da txartelak online erreserbatzea, abenduaren 22tik aurrera.

 

Local

San Trokaz eiza
Abadiño, Bizkaia 001 España