
Lela Sotok hainbat irrati- eta telebista-saiotan parte hartu du. Nabarmentzekoak dira Canal Sur-eko Foro Flamenco programan grabatutako 3 kantuak, Malagueñas, Bamberas eta Tientos Tangos, gitarra eta perkusioaz lagunduta.
Lela Sotoren cante edo flamenko-kantaerak tradizio flamenkoa darama odolean, eta bizitzaz duen dimentsio artistiko eta garaikidea ematen dio generoari; izan ere, garai honetako gaztea ere bada, eta, jakina, axola dio bere inguruan gertatzen denak. Zalantzarik gabe, zorionekoak gara biharko flamenkoaren ahots hau gaur gozatzeko aukera dugunok
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Flamenko Zikloko 29. edizioaren parte da, 2026ko Neguko Programazioaren barruan.