
Isaac Albéniz, Manuel de Falla eta Sabicasen lanak eta Laura Calderónen jatorrizko konposizioak uztartuta, bikoteak aztergai izan du gitarra klasiko edo espainolaren adierazpen-aberastasuna, dimentsio guztietan. Naturaltasunez eta indarrez, muga estilistikoak gainditzen dituzte Espainia modernista hura iradokitzen duten piezek, flamenkoaren paloak —buleria eta farruca— eta sorkuntza propioak baliatuz.
Luz del Mar emanaldian nahasi egiten dira gitarra klasikoaren tinbrearen gozotasuna eta flamenko autentikoaren pasioa eta erritmoa. Emaitza, esperientzia musikal limurtzailea, garaikidea eta zinez femeninoa.
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Flamenko Zikloko 29. edizioaren parte da, 2026ko Neguko Programazioaren barruan.