Istorio honek, umorearen bidez, familia bateko kideek bizi duten bakardadean eta inkomunikazioan murgilduko gaitu.Solitudes antzezlanean, inork ulertzen ez diolakoan dago protagonista; izan ere, bizitza itxaronaldi baten moduan bizi duten adineko gehienek bezala, dagoeneko gauza xumeak baino ez ditu nahi. Besteak, ordea, ez dira gai gauza xume horien garrantzia ulertzeko. Istorio honetan, aldiz, adineko protagonistak ezohiko jarrera izango du: apenas pizgarririk daukan bizimodua duen norbaitengandik espero dugunaren aurka, ez du amore emango, ez die bere desio txikiei uko egingo eta haien alde borrokatuko da, tinko eta duintasunez. Horrek, jakina, ondorioak izango ditu protagonistarentzat zein ingurukoentzat.
Eguneroko unibertsoetan barrena garamatzan lana, seriotasuna eta irribarrea uztartuta hunkitzen, harritzen eta hausnarketa pizten duena.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
- Konpainia: kulunka
- Egilea: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Rolando San Martín, Edu Cárcamo
ANTZERKI IKUSKIZUN ONENAREN MAX SARIA (2018)
MUSIKA-KONPOSIZIO ONENAREN MAX SARIA (2028)
«EL OJO CRÍTICO” SARIA (2018), Kulunka konpainiari
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.