Cargando Eventos

« Todos los Eventos

R&amp J (CASTELLANO)

marzo 12, 2026

  • 19:30
  • Teatro Jesús Ibáñez de Matauco (Hegoaldeko Gizarte Etxea)
  • Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik
  • Gaztelania

La Dramática Errante konpainiak R&J antzezlana estreinatuko du. Konpainiaren bosgarren lan honetan, maitasun librea eta askotarikoa da protagonista argia. William Shakespeareren Romeo eta Julieta du abiapuntu konpainiak, emozioen arintasuna, sare sozialak eta maitatzeko hainbat modu nagusi diren garai hauetan maitasunaz hitz egiteko. Inoizko maitasun-istoriorik ospetsuenaren berrikuspena da, ikuspegi aske, garaikide eta hunkigarria oinarri hartuta. Maitasunaren paradigma berri baten bilaketa grinatsua. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa, berriz, agortzear den eredu bat.

?Maitasun eternal? horretatik zer geratzen da harreman likido eta irekien aroan? Gaur egun, nola definitzen dugu maitasuna? Maitasunaren trantsizio garai honetan nabarmena da aspaldiko inertziak hausteko beharra, eta maitale izateko modu berriak eraikitzekoa.

Maitasuna hackeatuta eta zalantzan jarrita, antzezlanak besarkatu egiten du gaur egungo maitasunaren kontzeptua: likidoa, anitza, antsietatez betea, kontzientea, kontraesankorra, korporala, disidentea.

Sarbide mota

Sarr» href=»https://principalantzokia.janto.es/eu/espectaculo/r&j/26INV27″ rak

15?. Kontsultatu deskontuak

Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2

Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara

Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)

Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazio gehiago

Egilea: La Dramática errante

Egilea: William Shakespeare

Zuzendaritza eta egokitzapena: María Goiricelaya

Zuzendaritza-laguntzailea: Eider Zaballa

Antzezleak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Nagore González, Egoitz Sánchez, Luix Mitxelena

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

Teatro Jesús Ibáñez de Matauco (Hegoaldeko Gizarte Etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España