Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«André y Dorine»

marzo 21, 2026

Istorio hunkigarria dakar André eta Dorine antzezlanak: adineko bikote baten bizimodu motela eten egingo da bat-batean, gaixotasun baten ondorioz.Andrék (idazlea) eta Dorinek (biolontxelista) nor izan diren oroitu beharko dute, zer diren ez ahazteko. Hala, beren lanbideen eta beren objektuekiko harremanaren bidez (idazmakina eta biolontxeloa), hitzik gabe eta maskaren boterea baliatuta, bidaia emozional batean murgilduko dira, dramatik komediara, maitasunetik ahanzturara eta bizitzatik heriotzara saltoka.

Maitasunaren botereari buruzko istorio xumea, sakona eta bizia.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Konpainia: kulunka
  • Egilea: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Rolando San Martín, Edu Cárcamo
  • Jatorrizko musika: Yayo Cáceres
 
Sarrerak:

18. Kulunkak 15 urte!, hiru ikuskizunetarako abonamendua 40€

  • Kontsultatu deskontuak
  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España