Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«1936: Los protagonistas de la guerra»

febrero 13, 2026

Ikuskizun hau hitzaldi antzeztua da, Espainiako Gerra Zibila kontatzeko.

Narratzaile batek gerraren gertakari nagusiak errepasatuko ditu kronologikoki, 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpetik hasita. Protagonistetako biren esanek eta testigantzek ilustratuko dute narrazioa: batetik Franco jenerala, matxinatuen buruzagia; bestetik Manuel Azaña, Bigarren Errepublikaren presidentea.

Elkarrizketa ezinezko bat da alde bakoitzeko liderrekin, hitzaldia antzerki-ekitaldi didaktiko bihurtu nahian.»Garrantzitsua da 1936an nolakoak izan ginen jakitea, gaur egun nolakoak garen eta gerokoan nolakoak izango garen jakin nahi badugu. Hitzaldian hainbat xehetasun ezagutuko ditugu, antzerki-muntaiaren bitartez: batailei buruz, gerra bitarteko eguneroko bizitzari buruz, gatazkako beste protagonista batzuen ikuspuntuei buruz, gurean faxismoaren jaiotze-prozesuari buruz, iraultza sozialari buruz, nazioarteko eskuhartzeari eta esku-hartzerik ezari buruz, eta, azkenik, gure herrialdeko gertaera tragiko eta garrantzitsuenaren kausei eta ondorioei buruzkoak zein gaur egungo oihartzunei buruz».

Andrés Lima, zuzendaria

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Check-in Producciones
  • Testua: Albert Boronat, Juan Cavestany, Andrés Lima, Juan Mayorga
  • Zuzendaria: Andrés Lima
  • Dramaturgia: Albert Boronat, Andrés Lima
  • Antzezleak: Andrés Lima, Juan Vinuesa, Pablo Ochoa

Sarrerak:

20. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España