Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinemaren Soinua

febrero 15, 2026

Zinemaren Soinua
  • 18:00 – 19:00
  • Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea)
  • Publiko guztiak. + 6 urte
  • Euskara

Udal Musika Banda eta Josune Velez de Mendizabal

Zinemaren historian zehar, soinu-bandak funtsezko elementua izan dira irudiei lagundu eta zentzua emateko, irudiek diotena indartzeko. Musikak gu geu konturatu gabe gidatzen gaitu: heroiaren etorrera iragartzen digu, izua pizten digu gertatzeko dagoenaren aurrean, hunkitu egiten gaitu une intimoenetan.

Josune Velez de Mendizabal aktore eta aurkezlea lagun, kontzertu honek soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zinemarako melodia enblematikoenetako batzuetan barrena. Adibide, iruzkin eta pasadizoen bidez, publikoak ikusiko du nola aritzen diren konpositoreak memorian iltzatuta geratu zaizkigun giro, pertsonaia eta emozioak sortzeko lanean. 

Familian gozatzeko saioa izango da, entzunez ikasteko eta zinemaren irudien eta bizia ematen dien musitaren arteko erlazio liluragarri hori hobeto ulertzeko unea.

Sarbide mota

6?

Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abendauren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazio gehiago

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Iker Olazábal

Aurkezlea, antzezlea: Josune Vélez de Mendizábal

Gidoia: Iker Olazábal

Udal Musika Banda

Local

Felix Petite Antzokia (Ibaiondo gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España