
Josefina kamerinora itzuli da La chulapona ikuskizunaren azken emanaldiaren ondoren. Arropaz aldatzeko denboraz larri dabil, La verbena de la paloma ikuskizunaren gaueko emanaldia hasi aurretik. Espero duen azken gauza da orkestrako musikarien, senarraren, lagunen eta maitale ohien bisita izatea. Gainera, abeslari izateko hautagai gazte bat agertuko da era misteriotsuan, antz handiegia duena aspaldi batean anbizio handiak izan zituen.
Josefina gazte harekin.María Rodríguez aktoreak egiten du Paloma protagonistaren papera, zeinari, bizitzako une jakin batean, iraganeko oroitzapenak etorriko baitzaizkio musika-piezamoduan.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.