Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El pesimismo alegre (Mi suicidio)»

febrero 19, 2026

Entzutear zaudeten hitzak duela ehun urte idatzi ziren, idatzi zituenak bere bihotzari tiro eginez bere buruaz beste egin baino lehentxeago. El pesimismo alegre Henri Roorda-ren alegatua da, haren umore bereziaz eta ironia fatalistaz betea. Eta ez da Lur planetan Roordaren memoria eszenikoa berreskuratzeko eta haren printzipioak defendatzeko Mario Gas bikaina baino inor duinago eta koherenteagoarik.

Henri Roorda ez zen gaixoa, pertsona etsitua edo grina itzel batek hartutako inor. Dandy hutsa izan zen Roorda, «lurreko elikagaien» dastatzailea, plazer mundutarrak gozatzen ondo zekien gizon sentsual bat. Humanista, librepentsalaria, idazlea, pedagogoa, matematika-irakaslea, hedonista eta libertarioa izan zen. Testu honetan maitasunari, hezkuntzari, kapitalismoari, ezkontzari, eskolari, desioari edo adiskidetasunari buruzko lezio ederra utzi zigun.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Teatro español
  • Egilea: Henri Roorda
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Dramaturgia: Fernando Bernués, Mario Gas, Vicky Peña

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España