Hona Jorge Blassen ikuskizun berria, bidaia bat magiaren sen garbi eta gertuenera: Ilusionarte. Eszenaratze minimalista tarteko, mundu zabaleko ospea duen ilusionistak berriro ere zur eta lur utziko gaitu, efektu ezinezkoen eta emozioz betetako uneen bidez. Ikusle guztientzako ikuskizuna, irudimena bizi-bizi gure begien aurrean. Ikuste hutsetik harago, Ilusionarte sentitu egiten da.
Magoaren beraren hitzetan, «Ilusionarte ez da magia-ikuskizun hutsa, bihotza bizkortzen eta irudimena pizten duen esperientzia da, noiz edo noiz dena posible dela sinestarazten dizuna».
Gure ilusionista nazioartekoena agertokira itzuli da, denok ahoa bete hortz uzteko asmoz. Errepertoriorik pertsonalena dakarkigu —ilusio originalak, ezinezkoak, inoiz ikusi gabeak— orain arte sortu duen ikuskizun hurbilenean. Jolasa, fantasia eta parte-hartze aktiboa… Horra ikusleek biziko duten altxorra.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Jorge Blass
- Konpainia: Magialdia
- Zuzendaria: Jorge Blass
- Zuzendaritza-laguntzailea: Marc Ollé
- Jantziak: Paco Rus
Sarrerak:
26€. Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan