
Antzerki-ikuskizun hau, batetik, erromatarren film zirraragarri baten modura uler dezakegu, eta bestetik, bere istorioarekin, Historiarekin, mintzatzen den gizon baten kontakizun intimo gisara. Hispanian jaiotako erromatar enperadorearen bizitzaren testigantza bat da, lehen pertsonan kontatua.
Eleberriaren aurreneko egokitzapena 1998an taularatuzen Espainian, Jean Launay egokitzaile eta Maurizio Scaparro zuzendari zirela. Orain, 2025ean, hogeita zazpi urtegeroago, begirada hori eguneratzea da helburua. Hala, taularatuko den proposamenak elkarrizketan aritu nahi du gure orainarekin, Hadriano enperadorearen pentsamendua erdigunean jarrita eta Yourcenarren begirada argiaren eta boteretsuaren bidez. Lluís Homar da Hadriano: testuaren arabera, agintari itsu bezain jakintsua, eta kontraesankorra bezain bikaina.
Fitxa artistikoa:
Sarrerak:
24€. Kontsultatu deskontuak
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.