Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Verne»

marzo 22, 2026

  • Haurrak. + 5 urte. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik

Verne antzezlanak Julio Verneren abentura-eleberrien unibertsora garamatza. Garai hauetako ezkortasunetik urrun, etorkizunak irudikatzeko gonbita ere bada, ilusioa pizten duten kontakizunak sortu ahal izateko. Borroka berriak irabazteko eta urrutiko lurrak konkistatzeko leku bat, eta gizakion bereizgarri den irudimenaren balioa nabarmentzekoa.

Jesús Nietok, Onírica Mecánica proiektuaren bidez,mundu poetiko-mekaniko-imajinarioak eraikitzen ditu errealitateaz kanpokoa maite dutenentzat. Nietoren lanak sakon aztertzen du oraintsuko memoria eta gizakiak naturarekin eta teknologiarekin duen harremana. 2007az geroztik publiko guztientzako hainbat proposamen ikertzen dabil, arreta berezia jarrita nerabeen interes, kezka eta hizkera garaikideetan.

Nietok 800 emanalditik gora eskaini ditu 25 herrialdetan, eta bere lanen berrikuntza eta originaltasuna azpimarratzen duten hamar sari jaso ditu.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Guillermo Carrasco, Claudia Garón, Santiago Guillamon, Estela Santos
  • Konpainia: Onírica mecánica
  • Egilea: Jesús Nieto
  • Sormen-garapena: Estela Santos, Guillermo Carrasco, Santiago Guillamón, Claudia Garón, Alicia Bernal, Pedro Guirao, Paula Alemán, Inés Muñoz , Ovidi Calderón y Jesús Nieto

Sarrerak:

6. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

 

Detalles

Fecha:
marzo 22, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/03/22/verne/webkklik00-detalle/eu/

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España