Yllana estilo peto-petoan, War Baby-k errekrutamendu militarreko zentro batera eramango gaitu. Bertan, herrialdeko buruzagi berriak —haurtxo mizke eta gerrazale batek— piztu duen gerra zoro batean borrokatzeko prestatzen ari dira soldadu ezin despistatuago batzuk. Tropaezin zoroago bat ikusiko dugu gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabez beteriko satira anti-belizista honetan.
Yllana konpainiaren ezaugarrietako bat ikuskizun komikoen bitartez inguratzen gaituen errealitatea islatzea da;War Babyk ere hausnarrera eraman nahi gaitu barrearen bidez. Ikuskizun dibertigarria honek —umorea, gag bisualak eta eromen komikoa barra-barra—, arriskuak ere hartzen ditu: izan ere, komedia baliatzen du gerraren zentzugabekeria salatzeko arma gisa.
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Yllana
- Jatorrizko ideia, sorkuntza eta zuzendaritza: Yllana (Marcos Ottone, Juan Ramos, Joe O’Curneen, Fidel Fernández, David Ottone)
- Antzezleak: Fidel Fernández, Juanfran Dorado, Luis Cao, Jony Elías, Raúl Cano Cano
- Zuzendari artistikoa: David Ottone, Joe O’Curneen
- Eszenografia-diseinua: Carlos Brayda
Sarrerak:
20€. Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan