Londres, 1947. Ilunabarrean, hiria behe-lainoak hartuta dela, krimen izugarri bat gertatu da. Alargun bakarti bat hil dute labankadaz bere etxe handi-ederrean. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, “non-zer harrapa” xarmangarri bat, hildakoarekin adiskidetasun bitxi batek lotzen zuena.
Denen harridurarako, akusatua defendatzea onartu du Sir Wilfrid Robarts-ek, abokatu ospetsu, beterano eta zorrotzak. Irabaztea ia ezinezkoa den kasu bati egingo dio aurre.
Duen zurigarri bakarrak huts egingo dio susmagarriari, haren emazteak berak aurkako lekukotza emango baitu. Romaine Vole emazteak kontatuko duenez, hilketaren gauean senarra goizaldeko ordu txikietan itzuli zen etxera, eskuak eta arropa odolez zikinduta.
“Akusazioaren lekuko” ustekabeko horren ostean, epaiketa epairako prest dagoela ematen du. Alabaina, Sir Wilfrid Robarstek ez du artean azken hitza esan.
Entzumen edo ikusmen urriko pertsonentzako egokitutako emankizuna. Info: 945 161 045, gestionpublicos@vitoria-gasteiz.org
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Octubre Producciones
- Testua: Ágatha Christie
- Bertsioa: Roberto Santiago
- Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
- Antzezleak: Fernando Guillén Cuervo, Lupe Cartié, Bruno Ciordia, José Luis Esteban, María Zabala, Markos Marín, José Cameán, Nerea Mazo
Sarrerak:
- 24€. Kontsultatu deskontuak
- Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
- Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
- Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan