Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Harri salda»

febrero 22, 2026

Almaren istorioa da Harri-salda, behin batean, zeruan kometen ordez hegazkinak zebiltzala ikustean, sorterritik alde egin behar izan zuen neskatoarena. Bidaia luze baten ondoren, leku ezezagun batera iritsiko da Alma, itxura batean denek denetik eduki arren, berarekin inork ezer partekatu nahi ez duen toki batera. Alma azkarra eta irudimentsua da, ordea: harri-salda egitea otuko zaio, indibidualismoa talde-lan bilakatu eta hasieran ateak itxi zizkioten haiei guztiei lezio ederra emateko.

Harri-saldan atzerritarrei buruz ari gara, errefuxiatuei buruz. Gogorra da gero aukera bila edonora iritsi, eta bertako gizarteak bere zilborraz harago ezer ikusten ez duela (edo ez ikusi nahi ez duela) ohartzea, ez dela atzerritarren etorrera aukera gisa bizitzen, mehatxu gisa baizik. Lankidetzari buruz ere hitz egiten du lanak, talde-lanaren indarrari buruz. Espazioa eta musika aldakorrak eta mugikorrak dira, kontakizuna bera bezala, ekialdeko herrialde batean hasi, eta bidaia luze baten ostean Europara iritsiko baitira.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Anna Farriol, Júlia Santacana, Mireia Fernández, Iria Corominas
  • Konpainia: Engruna teatre
  • Jatorrizko ideia eta sorkuntza: EngrunaTeatre
  • Zuzendaria: Mireia Fernández
  • Txotxongiloen diseinua: Alba Serrat
  • Txotxongiloen egilea: Glòria Arrufat
Sarrerak: 

6. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

 

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen  2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España