Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Faisaien Irla»

diciembre 20 - diciembre 21

Faisaien Irla munduko jabekidetzarik txikiena da. Urte erdia Espainiar Estatuaren mende egiten du, eta beste erdia Frantziar Estatuaren mende. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da: bi estatuak banatzen dituen muga naturala da. Laida eta Sambou bikote dira, bertakoak, eta paseoan dabiltza, irlaren parean. Bat-batean, bi pertsona ikusi dituzte ibaia gurutzatzen, beste aldera iritsi nahian. Handik egun batzuetara, gorpu bat agertuko da, irlaren burujabetza-trukean bertan. Nor arduratuko da?

“Zer da muga bat? Gizakiek asmatutako fikzio bat? Ondorio gizagabeak dituen irudizko lerro bat?”.

  • Jatorrizko bertsioa euskaraz eta frantsesez
  • Azpidatziak: Gaztelania
  • Zineforumaren hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2025
  • Iraupena: 98 min.
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaria: Asier Urbieta
  • Generoa: Benetako ekintza baten fikzioa

 

Detalles

Comienza:
diciembre 20
Finaliza:
diciembre 21
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/12/20/faisaien-irla-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Esperantza Aretoa
Markina-Xemein, Bizkaia 060 España