Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La mujer rota»

enero 24, 2026

Gabon zaharra. Murielle bakarrik dago etxean, eta pareten atzean entzuten den festaren zaratak ez dio lo egiten uzten. Ezin lo hartuta, oroitzapenek atea jotzen dute berriro, eta aurrez aurre jartzen diote iraganaren pisua, orainaren nekea eta etorkizunaren hauskortasuna. Tragediaren eta komediaren artean, biak nahasten baititu bere bizitzak, bere burua berrikusten du: emakume, emazte, ama eta alaba gisa hautsitako zatietan. Murielle-ren gaua erretratu intimo bat da: munduak ospatzen duen bitartean, bera bere burua ez desegiten saiatzen da.

 

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España