
Oihalaren atzean, urduri, harro eta sekretuz beteriko mundu batean, Querubiniren konpainia opera bat aurrera ateratzen saiatzen da, beti ere amildegiaren ertzean. Zuzendariak italiera trakets batean agintzen du, La Antonellik antzokia bere erresuma balitz bezala zaintzen du, eta tenorrak… tenorrak momentu okerrenean divaz maitemintzea erabaki du. Nahaste-borraste, lehia eta algara artean, publikoa antzerkiaren barruko ‘antzerki’ dibertigarri bat biziko du.