
Ikuskizuna hasten den momentutik, errealitatearen legeak indargabetu egiten dira. Ikuskizunak irudimenaren araberako esperientziaz gozatzeko aukera proposatzen du, non gauzarik txikienak ere une magiko bilakatu daitezkeen. Eleder magoak ilusioekin jolastu, eta dantzaz eta musikaz beteriko misterio txikiak ekarriko ditu, haurrak bidaia zirraragarri batean murgiltzeko; bidaia horretan, magia ez dago soilik ikusten dugunean, baizik eta sinesteko prest gauden horretan.