
Beti irribarretsu eta kanturako prest zeuden printzesa perfektuak nekatu dira. “Beti zoriontsu” haren atzean, frustrazioak, zalantzak eta ipuinetatik kanpo geratu zen egia daude izkutatuta. Komedia musikal ausart honetan, Edurnezuri, Errauskine, Bella eta Aurora liburua itxi ondoren gertatutakoa kontatzeko elkartu dira: beldurrak, haserreak eta inoiz esan ez ziren gauzak. Garaia zen haiei ahotsa emateko!