
Brackettek eta Wilderrek elkarrekin idatzitako hirugarren eta azken gidoia Mitchell Leisen «gorrotatuarentzat». Honek libretoa zeharo aldarazi zuenez gero, handik aurrera istorioak berak zuzentzen hastea erabaki zuen Wilderrek. Georges Iscovescu etorkin errumaniarra da, gigoloa eta dantzaria, eta Mexikoko mugan dago zain Estatu Batuetan sartzeko bisa noiz lortuko… 1934an antzeko egoera bizi izan zuen Wilderrek, Mexicalin aste batzuk zain egon behar izan zuenean Los Angelesera itzultzeko bisa berria eskuratu ahal izateko.
Fitxa teknikoa: