
Bel canto-aren opera maitatuenetako bat, umorez, goxotasunez eta melodia zoragarriz betea. L’elisir d’amorek Nemorinoren istorioa kontatzen du, Adinaren maitasuna irabazten saiatuko dena elixir magiko bati esker. Donizettik partitura argitsu bat sinatzen du, ahaztezina den Una furtiva lágrima abestian gorenera heltzen dena.
Xarma, itxurazko sinpletasuna eta hunkitzeko gaitasuna direla medio, belaunaldi berriak ere liluratzen jarraitzen duen komedia erromantikoa da.