
Mende bat baino gehiagoz isilpean gordetako eguneroko batek agerian uzten du Houdinik inoiz ebatzi ez zuen misterioa. Nacho Diagok ikerketa zirraragarri batean murgilduko du ikuslea, eta bertan, munduko iheslari handienaren istorioa iraulita geratuko da. Iruzurrak eta espiritismo faltsuak desmaskaratu zituen gizona, azalpen logikoa aurkitu zizkion fenomeno orori… salbuespen bakar batekin.
Truku harrigarrien, oroimen propioa dutela diruditen objektuen eta ebazpenari uko egiten dion misterio baten artean, ikuskizunak Houdini bera ere isilik utzi zuen kasua berpiztuko du.
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera.