
Txorien hegaldia eta kamamila usaina nagusi den herri txiki batean, Jordik hiru emakumeren babespean pasatzen du haurtzaroa: ama, amama eta izeba. Hiru belaunaldi, maitatzeko modu ezberdinak, eta hiru babesleku haurtzaroaren bidaia argitsu horretan. Antzezlanak samurtasunez eta umorez, nola bizitzak, gogorra denean ere, aurrera egiten duen kontatzen du; barreen, abenturen eta, batzuetan, hegan egiten duten zapatilen artean. Ama izateko modu askori egindako omenaldia.
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera.