Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zineklub Legazpi: «Romería»

diciembre 19

Marinak Vigora bidaiatzen du bere aita biologikoaren familia ezagutzeko; hura, bere ama bezala, GIBaren ondorioz hil zen Marina oso txikia zenean. Osaba-izeba eta aiton-amonekin izandako topaketen bidez, gazteak bere gurasoen istorioa berreraikitzen saiatzen da, baina denek sentitzen dute lotsa handiegia bikotearen droga-arazoen inguruan —Marinak, bere presentziarekin, guzti hori gogorarazten dielako. Bere lehengusuarekin bizi duen nerabezarozko maitasun istorioa izango da gurasoak berriz imajinatzeko eta haiekin konektatzeko aukera emango diona. Horrela, amaren egunkariari esker, ipuin bat asmatzen du, familiak haienganako sentitzen duen estigmaren aurrean askatzen duena, eta iraganaren ulermen-desira betetzen duena.

Familiaren memoriari buruzko film hau bere zuzendariaren trilogia ixten duen lana da, Verano 1993 eta Alcarràs filmek osatua.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza: Carla Simón

  • Gidoia: Carla Simón

  • Antzezleak: Llúcia García, Mitch, Tristán Ulloa, Celine Tyll, Myriam Gallego…

  • Iraupena: 115 minutu

  • Urtea: 2025

 

Local

Latxartegi Aretoa – (Victoria Eugenia Antzokia)
Latxartegi 9, baxu
Legazpi, Gipuzkoa 051 España