Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Proiekzioa eta hitzaldia: «Diarios del exilio»

diciembre 13

Cristóbal Fernándezek zuzenean joko du Diarios del exilio filmerako bere musika.

Diarios del exilio, Irene Gutierrez, Espainia, 2019, 40′

Diarios del exilio, Irene Gutiérrezek zuzendua, 1937 eta 1977 urteen artean filmatutako etxeko filmen zatietatik abiatuta egindako artxiboko dokumentala da. Frankismoak iraun zuen berrogei urteetan erbestean bizi izan ziren hainbat familiaren filmaketak dira. Alderdi intimoaren eta politikoaren artean, bidaia zinematografikoa da filma: autorretratua, Espainiaren eta erbestean bizitza berri bat eraiki behar izan zutenak hartu zituzten herrialdeen historiako garai gogor haren testigantza.

Espainiako Filmotekaren ekimena da, Gerra Zibilaren amaieraren 80. urteurreneko ospakizunen baitakoa. Triptiko baten bigarren zatia da, urteei eta trantsizioari buruzko Vestigios en Super 8 eta iragan kolonialari buruzko Memorias de ultramar-ekin batera. Filma 2019an estreinatu zen Rotterdam IFF nazioarteko jaialdian (Bright Future sail ofizialean, Found Footage Award-erako izendatua). Ondoren, Curtas Vila du Conden (dokumentalen sail ofiziala) eta Beijing International Short Film Festivalen (Panorama saila) parte hartu zuen.

Proposamen musikala:

Diarios del exilio familia-artxiboz eginiko filma da. Bertan, soinu-lana funtsezkoa da. Jatorrizko bertsioan garai hartako artxiboetatik (filmetako atmosferak eta soinu-zatiak) abiatuta eraikitako soinu-diseinua eta Cristobal Fernándezek, filmaren muntatzaileak, konposatutako soinu-banda uztartzen dira.

Gaur egungo proposamena da jatorrizko nahasketatik filmaren musika ateratzea, proiekzioan zehar zuzenean berrinterpretatzeko. Proposamen berezia da, helburua ez baita film mutu bat musikalizatzea, soinudun film bat musikalizatzea baizik. Proiekzioan zehar, pantailatik bertatik datozen ahotsak, soinu-atmosferak eta artxiboak entzuten ditugu, eta zuzenean eragiten diote musikariek filmaren erritmora interpretatutako musikari. Oraingo honetan, jatorrizko soinu-bandatik abiatuta berrinterpretatuko dute, Cristobal Fernándezek Marcos Flórez musikari eta muntatzailearekin batera.

Local

Tabakalera – (Kontadores eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España