Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Asaari Bibang: «Bibang Theory»

diciembre 20

  • Migratzailearen nazioarteko eguna Abenduaren 18an izango da. Hori dela-eta, abenduaren 20an, larunbatean, Damba kulturak Asaari Bibang theory bakarrizketa aurkeztuko du.

Lau urte Humor Negra ikuskizunarekin ibili ondoren, Asaari Bibang BILBORA itzuliko da «Bibang Theory« lanarekin, lehen aldiz.

Bizitzako hainbat alderdiren inguruan hausnartzen duen bakarrizketa da: erresumina, adimen emozionala, osasun mentala edo maitemintzearen eta “apoyarlá”ren arteko aldea, besteak beste.

Bibang Theoryn, artistak bere mundu pertsonalaren parte izatera gonbidatzen gaitu; ñabardurez, koherentziaz, baina baita zoroaldiz eta zaurgarritasunez beteriko mundu batera. Kontzeptu horiek guztiak oholtza gainean modu berezian uztartzen dira, artistaren indarra eta nortasuna direla eta. Eta hark berak dioen bezala: “bizitza honetan denarekin joan behar da; bestela, zertarako?”

Filosofia mamarracha honetako ikuskizunean, Asaarik barre egitera, geure buruak aitortzera eta geure onena eta txarrena besarkatzera gonbidatzen gaitu, beretik hasita.

Ikuskizuna 16 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Ateak 19:30ean irekiko dira.

Local

Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)
Done Bikendi, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España