Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu-aurkezpena: «GEURE(R)A» (Janire Etxabe)

diciembre 18

Janire Etxabe idazlearen Geure(r)a liburuaren aurkezpena egingo da.

GEURE(R)A liburua Janire Etxabek sortu eta ekoitzitako obra eszenikotik jaio da, eta izen bera duen dantza bertikaleko ikuskizuna du abiapuntu. Biek, liburuak eta ikuskizunak, sorgin ehizan erretako emakumeak omentzen dituzte, eta oroimena eta euskal kultura dituzte ardatz. Argitalpenak Eli Azurmendiren ilustrazioak ditu eta Toti Martínez de Lezearen hitzak. Euskaraz dago, bizkaieraz, eta barruan, QR baten bitartez, hizkuntza ezberdinak daude eskuragai: katalana, ingelera, frantsesa, italiera eta gaztelania.

Halaber, beste QR baten bidez, ikuskizunaren soinu banda entzun daiteke, Juantxo Zeberiok sortua. GEURE(R)A ikuskizunaren promozio bideoa ere ikusgai dago liburuan. Hala, argitalpenak, Janire Etxabek berak dioen bezala, “erresilientzia eta emakumeen botere eraldatzailea ospatzen duen esperientzia artistiko dinamikoa, oroigarria, indartsua eta poetikoa eskaintzen du”.

Informazio gehiago:

Local

Aiaraldea Ekintzen Faktoria – (Aftersun)
Errotari kalea 4-8
Laudio/Llodio, Álava 036 España