
Liburu honek Kimia Kamvarik hondoratze-dolinen inguruan 2019 eta 2021 artean egin zuen esplorazioa aurkezten du. Lanaren muina biltzen du, argazki zaindu eta metodikoz osatua, fitxa kartografikoekin eta testuekin batera, artistak fenomenoarekiko duen begirada ulertzeko eta irakurlearena bera estimulatzeko. Dolina bakoitzak aldi berean ukigarria eta enigmatikoa den mundu bat erakusten du, behaketa zientifikoak espekulazio irudimentsuarekin topo egiten duen espazio bat irekiz.
Liburuaren sinopsia: «Hondoratze-dolinak lurrazpiko akuiferoen hustuketa adierazten duten istripu geologikoak dira, lurra kolapsatu eta amiltzen den lekuak, grabitateari amore emanez eta sakonera desberdineko barrunbeak sortuz. Arrazoi naturalengatik gerta daitezkeen arren, gehienetan giza jardueraren ondorio dira: ibaien ibilguaren aldaketa, ur-baliabideen ustiapen intentsiboa, meatzaritza-jarduera eta meategiak uztea. Azken hamarkadetan, horien kopurua nabarmen handitu da Irango goi-ordokian».
Kimia Kamvarik Artea abian programan hartu zuen parte 2022an Alef erakusketarekin.