Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gabonetako dantza bertikal ikastaroa (hasiera-erdi maila)

diciembre 20 - diciembre 21

«Zinbulu dantza bertikal kolektiboak urteak daramatza formakuntza eskaintzen, mugimenduan erraztasuna duten eta ez duten pertsonei, dantzariak ez diren eta dantzariak diren pertsonei. Beraz, animatu zaitez zure hegoak astintzera.

Zinbulutik gure sostengua izango den hormara gure dantza eta mugimendua trasladatzea bilatzen dugu. Hau da, hanka zein beso, gorputz osoaren arduran aske mugitzea da gure helburua. Hori lortzeko, garrantsitzua da teknikan sakontzea. Pausoz pauso, hormaren eta zoruaren gaineko posizio bertikala, ibilaldi pendularra, norabide-aldaketa desberdinak, buruz behera ipintzeko era desberdinak, desplazamendu-modu desberdinak, estatikoan hormako irteerak, pendulu-mugimenduan dauden irteerak, rolak atzera eta aurrera, aldaera guztietan, etab. Horrez gain, modu naturalean landuko ditugu gure gorputzetik espaziorako norabide anitzak, tentsio-lerroak, kurbak eta espiralak, grabitatea, pisuak eta kontrapisuak, etab.

Probatzera animatzen zaituztegu, inongo espektatiba barik.

Edozein duda agertzen baldin bada, ez bazaude ziur, erabakia hartzea kostatzen ari bazaizu, idatzi edo deitu 688 631 960 telefono-zenbakira.

Gustura animatuko zaitugu. Sar zaitez Instagram-eko @zinbulu_formakuntza perfilean, hor aurkituko duzu ikus entzunezko material guztia».

Izen-ematea

@@zinbulu_formakuntza
dantzabertikala@zinbulu.eus
688 631 960

Local

Berrizko Kultur Etxea – (Frontoia)
Geltoki, 3
Berriz, Bizkaia 019 España