Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Haurrentzako Gabonetako tailerrak: «Museoan bizi izandako arkitekturak»

diciembre 22, 2025 - enero 2, 2026

Museoak Gabonetarako prestatutako haurrentzako tailerren egitarauak museoko arkitekturak esploratzeko proposamena egiten du, baita arkitektura horiek Ataria (bat) eta Georg Baselitz erakusketekin duten harremana ere. Egitura, ilustrazio, erretratu eta konposizioaren ideiak landuko dira, hainbat motatako «objektu-liburuak» diseinatzeko eta egiteko helburuz.

Museoa esploratzeko eta ikuspuntuarekin jolasteko ideiarekin zerikusia duten sorkuntza-tekniken bitartez, eta erreferentziatzat hartuz erakusketetan dauden zenbait artelan, abagune bat izango da haurrek museoaren gaur egungo erakusketak ezagutzeko, beren irudimena eta sormena garatzen duten bitartean. 

Jarduera hau Irudimen artistikoaren laborategia zeharkako egitasmoaren barruan dago. Urtean zenbait aldiz programatzen da, eta askotariko metodologia eta dinamikak arakatzen ditu –jolasa eta tailerrak, esaterako–, ohiko bisitaz bestelako bizipenen bidez museoa ezagutzeko.

Egitaraua: 

  • Abenduak 22 edo 29

Egitura delikatuak: Erretratuak

Liburu-bionbo bat sortzeko tailerra

Georg Baselitzen inguruan

  • Abenduak 23 edo 30

Ateak irekitzen: Aurkakoekin jolasean:

Azal-hegaldun txartelak eta trokelatuak diseinatzeko tailerra

Ataria (bat)-en inguruan

  • Abenduak 24 edo 31

Oroitzapen-galeria: Iruditeriak

Collageen eta geometrien teknika mistoa erabiliz fanzineak sortzeko tailerra

Ataria (bat)-en inguruan

  • Abenduak 26 edo urtarrilak 2

Museoaren hegalak: Ikuspegiak

“Goitik begiratutako” liburuen tailerra

Georg Baselitzen inguruan

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España