
UN HILO ME LIGA A VOS
TXOTXONGILO ANTZERKIA, POESIA ETA MUSIKA ZUZENEAN
LA TARTANA TEATRO
Olinpotik, Zeusek harriduraz ikusten du inor ez dela beraz oroitzen, ezta Greziako mitoez ere. Horrek haren sumina eragin eta gizaki bakoitzaren bizitzaren haria mozteko eskatzen die moirei. Musika, poesia eta antzerkiko hizkuntza bisuala erabiltzen dira hainbat istorio kontatzeko, hots, Teseok minotauroren aurka labirintoaren barnean egindako borroka, Dedaloren asmoa bere seme Ikarorekin batera ihes egiteko edota Arakneren patua Ateneari desafioa egin eta gero. Lortuko ote dute moirek gu konkistatzea?