
Esanezin
Altzagako Esanezin taldeak bere lan berria kaleratu du, Hormetan Idazten, 2025eko udan Mecca estudioan grabatua. Bederatzi kantuk osatzen dute diskoa, eta Sara Zozaya zein Idoiarekin egindako lankidetzak biltzen ditu. Pop alternatiboaren eta indiearen eraginak uztartzen ditu, lirika barnerakoi batez lagunduta.
Janus Lesterrek bere bigarren diskoa, Lore, aurkeztuko du. Askotan zaila izaten da asmatzea lore bat loratzeko zer falta den; ura edo argia etor dakiguke lehenengo burura, baina beste mila faktore ere izan daitezke tartean, hala nola airea, kokalekua edo lurra. Disko berri baten loratzea ere horrelakoa izaten da maiz, galderaz eta zalantzaz beteriko bide bat.