Ikuskizun musikal honek gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen laguntzen digu, Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen musikaz lagunduta, besteak beste. 7 emozio landuko dira musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko dira, soinu eta ikusizko bidaia batean.
- Antzezleak: Jon Casamayor / Leire Orbe
- Biolina: Pablo de Luna
- Biola: Irati Castro Henrich
- Kontrabaxua: Ricardo de Lucas
- Adina: +3 urte
- Iraupena: 50 minutu

