Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Zinemagileen arteko elkarrizketak» 2026

enero 15, 2026 - mayo 5, 2026

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2026ko urtarriletik ekainera bitartean hartuko du Koldo Mitxelena Kulturunean «Zinemagileen arteko elkarrizketak» programaren bosgarren edizioa. Zinemako hogei profesional inguru bilduko dira zortzi topaketatan, Donostiako Zinemaldiaren urte osoko jaialdia den Z365ekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean antolatutako ekimen honetan. Saioak Parte Zaharreko Santa Teresa komentuan egingo dira, eta interpretazioa, ez-fikzioa, muntaketa, literatura eta nazioarteko koprodukzioak izango dituzte ardatz.

Programa anitza eta kolektiboa

Programazioa 2026ko urtarrilaren 15ean irekiko da, zinemagile eta argazki-zuzendari Ion de Sosa eta konpositore, abeslari eta aktore Christina Rosenvinge elkarrizketan arituko direlarik. Biak Balearic filmean aritu dira elkarlanean, Locarnon eta Sitgesen aurkeztua.

Urtarrilaren 27anAsier Urbieta (Faisaien irla / Pheasant Island) eta Koldo Almandoz (Zeru ahoak / Mouths of Sky) zuzendariak fikzioan generoaren erabileraz arituko dira Generozko fikzioak saioan.

Otsailaren 16anJosé Luis Guerin (Historias del buen valle) eta Isaki Lacuesta (Flores para Antonioez-fikzioaren formak izango dituzte hizpide. Ekainean, oraindik zehaztu gabe, Elena Molina eta Alba Flores arituko dira Autobiografía y no ficción gaiaz hausnartzen.

Zikloak Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria eta Blanca Soroa aktorea ere izango ditu protagonista, Los domingos filmeko esperientziatik abiatuta Zinema eta interpretazioa aztertzeko, martxoaren 5ean.

Martxoaren 16anCarla Simón zinemagileak, María Zamora ekoizleak eta Olimpia Pont Cháfer nazioarteko koprodukzioei buruzko esperientzia partekatuko dute Romería filmaren harira, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zena. Saio hau 18:00etan hasiko da; gainerakoak, berriz, 19:00etan.

Apirilaren 14anJaume Clareten lehen film luzea den Estrany Riu / Strange River muntaketa izango da ardatza, María Castán eta Meritxell Colell muntatzaileekin batera.

Azkenik, maiatzaren 5eanManuel Gutiérrez Aragónek eta Luis López Carrascok zinema eta literaturaren arteko loturak aztertuko dituzte. Biak Herralde Saria jaso dute, hurrenez hurren, La vida antes de marzo eta El desierto blanco eleberriengatik.

Izen-ematea

Saio guztiak publikoarentzat irekita egongo dira. Gainera, matrikula doakoa egiteko aukera eskeintzen da, matrikula horrek, egitarauan parte hartzea bermatzeaz gainera, Zinemaldiaren atzera begirakoaren argitalpena jasotzeko aukera emango du, bai eta pertsonako bi gonbidapen ere Sail Ofizialeko edo Belodromoko proiekzio batzuetarako. Orobat, sarbidea erraztuko du Elías Querejeta Zine Eskolan emandako tailerrez osatutako programazio osagarri baterako, baita Crossover Jaialdiko proiekzio eta hitzaldietarako ere.

Izen-emate formularioa abenduaren 11n, goizeko 10:00etan aktibatuko da Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean. 50 plaza esleituko dira izen-ematearen hurrenkeraren arabera, eta gainerako aforoa saio bakoitzerako sarrera libreari gordeko zaio. 

Eman izena hemen

Ekimenaren presentzialtasuna eta topaleku izateko jomuga errazteko, saioak ez dira streaming bidez emango, baina grabazioak Koldo Mitxelenaren eta Donostia Zinemaldiaren webguneetan egongo dira ikusgai denboraldiaren amaieran.

Detalles

Comienza:
enero 15, 2026
Finaliza:
mayo 5, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/15/zinemagileen-arteko-elkarrizketak-2026/webkklik00-detalle/eu/

Local

Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España