Cargando Eventos

« Todos los Eventos

JAC electric: «Now»

enero 17, 2026

JAC Electric blues-rock hirukotea Iban Larrebourek (bateria), Ritxi Salaberriak (baxua eta koruak) eta JACek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute.              

4 urteko jardunaren ostean, taldeak bere lehen lan diskografikoa kaleratu du, bere alderik sortzaile eta pertsonalena laburbiltzen duena. Jatorrizko 7 kantuz eta bluesaren klasikoen 3 bertsioz osatuta, disko berriak “NOW” (“Orain” ingelesez) izena du eta taldea gaur egun denaren argazki gisa ulertzen da. Urte hauetan guztietan, bluesaren tradiziorik garbienean zentratuta egotetik, abesti irekiagoak konposatzera igaro da taldea, eta beste estilo batzuen mugak ukitzen dituzte, hala nola rockarena edo poparena.

Estilo nahasketa horren emaitza gaur egungoa, freskoa eta trinkoa da, eta urteetan errepidea eta agertokiak partekatu ondoren bere burua egin duen talde baten identitatea islatzen du, guztira 50 kantutik gorako errepertorioa defendatuz.

NOWren aurkezpen ikuskizunak indartsua, sendoa eta publiko guztientzako egokia izatea agintzen du.

Local

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea – CBA) – (IRUN ZUZENEAN Aretoa)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España