Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Chillida Leku Gabonak 2025-2026: «Bisita + Arte arkitektura tailerra familiartean»

diciembre 27, 2025 - enero 3, 2026

Chillida Leku museoko 2025-2026eko Gabonetako egitarauaren barne.

Koen Vanmechelen erakusketa ezagutuko dugu familiartean bere obran eta bereziki bere Cosmopolitan Chicken Project-en inspiratutako tailer batekin.

Vanmechelenek ez ditu soilik herrialde desberdinetako oiloak gurutzatzen «populazio kosmopolita» bat sortzeko, bere artearekin, aniztasunaren aberastasunaz, kulturen gurutzaketaren garrantziaz eta hibridaziotik sortzen den indarraz hitz egiten digu. Elkarrekin, nahastuta eta elkarri lotuta, indartsuagoak eta erresilienteagoak garela dioen metafora bizia da bere proiektua. Eta tailerrean gure metafora ukigarria sortuko dugu. Material xumeekin eta lokalekin — belar lehorrak, adar eroriak, hostoak —, oiloen habiak sortuko ditugu. Habia ez da soilik egitura bat; zaintzaren, babeslekuaren, etorkizunaren eta bizitza berria sortzen den lekuaren sinbolo unibertsala da.

Eraikitzen dugun habia bakoitza bakarra izango da, oilo bakoitza bezala Vanmechelenen proiektuan, baina denek partekatuko dute helburu komun bat: etxe bat izatea. Horrela, guztion artean, adarrekin ez ezik, ideiekin ere ehuntzen dugu, bizitzarekiko errespetu-sare bat sortuz bere forma guztietan.

Koen Vanmecheleni buruz

Nazioartean izen handia duen diziplina anitzeko artista da Koen Vanmechelen (1965), eta gaur egungo pentsalari moldakorrenetakoa da. Bere lana arteak, zientziak, filosofiak eta komunitateak bat egiten duten tokian kokatzen da. Betiereko migratzaile bezala, munduan zehar ibiltzen da, gaur egun garrantzi handia duten denboraz kanpoko gaiak jorratzen dituzten funtsezko galderen erantzunen bila: identitatea, aniztasuna, globalizazioa eta giza eskubideak. Erantzun horiek obra eta proiektu enigmatiko bihurtzen ditu.

 

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España