
Gure Zirkuak Tolosan igaroko ditu gabonak, eta bederatzi egunetan emanaldiak eskainiko ditu. Zirkuko saioez gain, ‘Gure umorea’ komedia jaialdia ere hartuko du zirkuko karpak, abenduaren 23an, Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta. Nerea Arriola, Julen Portillo, Kike Amonarriz, Antton Telleria eta Jone Bengoak parte hartuko dute.