Tailer honetan hegaztien janlekuen abantailei buruz hitz egingo da eta parte hartzaile bakoitzak birziklatutako edota berrerabilitako materialarekin berea eraikiko du.
Hegazti-janlekuak inguruko hegaztiak elikatzeko aukera ematen diguten egiturak dira, eta, horrela, hegaztien biziraupena hobetzen laguntzen digute.
Espezie asko erakartzen dituztenez hegaztien behaketaz eta identifikazioaz gozatzea errazten dute.