
Egitarau mamitsua apailatu du 2026an izango den Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak; 5 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako oholtzetan eta, berrikuntza gisa, musikariekin topaketak izango dira aurtengoan kontzertuen ondoren, Victoria Eugenia Cluben, Clara Peya eta La Tremenditarekin.
Sarrerak abenduaren 12n jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Egitaraua:
2019tik Gure Ahotsak zikloan orain arte parte hartu dute: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Belako, Idoia Asurmendi, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ainara Legardon, Miren, Verde Prato, Eneritz Furyak, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu, Merina Gris, Laura Sam, Queralt Lahoz, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa