Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Soinu hizketa

diciembre 30

Gorputzen errebolta, gorputz disidentzia genero ikuspegitik erakusketaren inaugurazioa, Akonkagua eta J-3Ø3 artisten emanaldiarekin. Sortzaileen eskutik, zuzenean sortutako soinuz lagunduta, pikoteo eta bermutarekin gozatzeko aukera izango da.

Akonkagua, artista crossgenderra eta musika estilo ugari uztartzen dituena: groove, pop, latin eta elektronika. Baionan jaioa eta jatorri argentinarra du; kulturak eta soinuak fusionatzen ditu bere estilo propioa sortzeko. Hainbat instrumentutan trebatua —gitarra, pianoa, perkusioa eta ahotsa—, abeslari eta konpositorea da. Milalma izeneko 5 abestiko EP baten egilea da, hiru hizkuntzatan grabatua Milanen, bere taldearekin, Agua y Agio. Benetakotasuna
eta energia uztartuz, Akonkaguak bere musika publiko berrietara eramaten jarraitzen du.

Julen Elorza, J-3Ø3 izenez ezaguna, 2000ko otsailaren 7an Donibane Lohizunen sortua eta Hendaian hazia. Duela 10 urte baino gehiago hasi zen gaztetxe, taberna eta klubetako musika elektronikoaren inguruko ekitaldietan interesatzen. J-3Ø3 DJ eta ekoizle sendotua da, eta EBM (Electronic Body Music) estiloan du bere oinarria, musika erritmo hautsiek, elektroak eta tecnoak batzen ditu, esperientzia soniko indartsu eta dinamiko bat sortuz. Horrez gain, soinu-teknikaria da eta hainbat disko argitaratu ditu Europako zigiluetan, hala nola Khoinix, Lotura, Dead End…

Jarduera honek musika eta sentsazioak nahasten ditu, giro berezi batean parte-hartzaileek esperientzia osoa bizitzeko aukera izango dute.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España