Emilio Martínez-Lázarok (Espainia) zuzendutako El otro lado de la cama filmaren proiekzioa.
Sonia eta Javier elkarrekin bizi dira, eta duela urte askotatik dira ezkongai. Pedro eta Paula ez dira elkarrekin bizi, baina ezkongaiak ere badira. Paulak beste mutil batekin maitemindu dela esango dio Pedrori, baina ez dio esango Javier dela, bere lagunik onena. Javierren egoera ere ez da erraza: alde batetik, Paulak Soniaren laguna bakarrik izateko eskatzen dio, eta, bestetik, Pedrok Paularekin dagoela jakin ez dezan saiatu behar du. Baina Pedrori hori bakarrik interesatzen zaio, eta azkenean detektibe estrafalario bat kontratatzen du.